IPAR MOTOR TAILERRAK Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

Auto tailer honek orain dela bi hilabete zabaldu zituen ateak, eta oso harrera ona izan du Gasteizen. Izan ere, ezaguna egin da euskaldunen artean, besteak beste, euskarak toki garrantzitsua duelako. Horren adibide gisa, errotulazioa eta, ahal den neurrian, langile euskaldunak kontratatzea. Euskarak gero eta presentzia handiagoa izan dezan, BAI EUSKARARI ZIURTAGIRIA eskuratu dute, BIDEAN maila hain zuzen ere.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin