Degrémont multinazionalak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

Degrémont, ur tratamenduak eta zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa multinazionala da. Gilbert Degrémontek, ordura arte erabiligabeko jarduera hau zabaldu zuen Degrémont Traitement des eaux sortuz. Bera izango zen,  Bilbon izen bereko enpresa irekiko zuena 1954ko Uztailaren 6an. Aurten 60 urte betetzen dituen enpresa honek, Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du, Bidean mailarekin. Gizarteak legez, enpresak ere aldaketa ugari jaso du denbora honetan, pertsonez gain teknologia eta teknika ezberdinak erabili izan dituelarik. Zorionak eta urte askorako!

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin