Ekainaren 2an hasiko da eta ikastaroa doakoa da. Internet bidez egingo da.
Lurraldea eta hizkuntza. Edo, zehazkiago, lurraldearen antolakuntza eta hizkuntzaren aldaketa. Lurralde-antolakuntzak eta hirigintzak euskararen hiztun-komunitatearengan duen eragina ulertu, ezagutu eta kudeatzearen kezka pil-pilean dago gure inguruan. Hala ulertzen dute, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, UEMAk eta UEUk iragan 2014ko urtarrilaren 16 eta 17an antolatu zuten "Lurraldea eta Hizkuntza. Hizkuntza eta Lurraldea. I. Jardunaldiak" ekimenaren arrakasta ikusita.
Jardunaldian landutako materiala oinarri gisa erabilita, MOOC (Massive Online Open Course) formatuko ikastaro hau antolatu dute Asmoz Fundazioarekin batera, hazkunde-urbanistikoaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harremanean gehiago sakondu, lurralde-antolakuntzaren ikuspegia landu, gaiaren inguruan hausnartu eta adibide praktikoak lantzeko.
Ikastaroa MOOC (Massive Online Open Course) metodologiaren bitartez eskainiko da: modu irekian, plataforma telematiko bidez, ordutegirik gabe eta filosofia parte-hartzailean oinarrituta.
Ikastaroaren inguruko informazio gehiago duzue Asmozen webgunean: http://mooc.asmoz.org
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin