Ziurtagiridun berriak: Amalur eta Aldaburua

Amalur dendak eta Aldaburua jatetxeak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu berri dute, Bidean maila.


Izpurako (Nafarroa Beherea) Amalur dendan bio eta baserriko produktuak saltzen dituzte eta Euskal Moneta Elkartearen proiektuarekin bat egin duenez, Euskoekin ordain daiteke bertan.

Aldaburua jatetxea Larresoron dago (Lapurdi). Antxon Amilibia da bertako sukaldaria eta logelak ere alokatzen dituzte. Euskoekin ordain daiteke bertan ere.



Ongi etorri!

 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin