Euskal Herri osoko euskara teknikariak bildu ziren maiatzaren 15ean eta 16an Lasarten, Udaltop Soziolinguistika Jardunaldian. Jardunaldiaren ponentziak eta bideoak sarean daude ikusgai.
Era berean, talde-lanean jasotako ideiak laburtu eta dokumentu bakarrean bildu dituzte. Euskara planak elkarrekin nola berritu daitezkeen haritik tiraka, hamabi talde aritu ziren jardunaldiaren digestioa egiten, eta dokumentu honetan ideia nagusiak dituzue lau multzotan banatuta: eragingarriak, eragin biderkatzailea dutenak; egingarriak, egiteko errazak direnak; berritzaileenak eta maiz errepikatu direnak.
Informazio gehiago: www.elkarrekinberritzen.net
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin