Gasteizko Udalak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu genuen urte hasieran, arlo sozio-ekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko, lan horretan ari diren establezimenduen eta entitateen ahalegina aitortzeko eta haiekin elkarlanean aritzeko, erreferente berriak sortuz eta sare-lana bultzatuz.
Enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak euskararen ezagutza eta erabilera areagotzeko neurriak garatzen ari direla egiaztatzen du Bai Euskarari Ziurtagiriak. Horrela bada, entitate baten hizkuntza-egoera zein den ziurtatzen du.
Dagoeneko 50 bat entitatek eskuratu du, Gasteizen, Bai Euskarari ziurtagiria. Hauek:
• Erkide
• Euskadiko Kontsumo Kooperatiben Federazioa
• Galemys
• Oreka It
• Agirre Lekue farmazia
• Anselmo Moreno oinetakoak
• Azkarprint Inprimategia
• Elkar Gasteiz - Campus
• Elkar Gasteiz - San Prudencio
• Filatelia Gasteiz
• Garmendia Harategia
• Goretti ileapaindegia
• Ipar Motor Gasteiz
• Jakintza Liburudenda
• Mendia Optika
• Puente Farmacia
• Ttilika Gasteiz
• Zulueta Farmacia
• Denon Eskola
• Arabako Merkatarien eta Zerbitzuen Federazioa
• Cega Multidistribución
• Cegasa Internacional
• Ega Master
• Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa
• IG Karratu Arkitektura
• Kide Mobiliario
• Autobuses Arriaga
• Servicio de Coches de Lujo de Alava SL
• ASAJER
• Euskadiko GGKEn Koordinakundea - Araba
• Hala Bedi Irratia
• EGIBIDE
• Deportivo Alavés S.A.D.
• Saski Baskonia S.A.D.
• Gasteizko Zeledonen Elkartea
• Jimmy Jazz Gasteiz
• Arabako HIESaren Kontrako Batzordea
• Sociedad de Prevención Fremap S.L.U. - Araba
• 7 taberna
• El Galeon Taberna
• Kupela ardo-txoko
• Txistu garagardotegia
• Virgen Blanca Jatetxea
• Auxo albaitaritza
• Baiona Hortz Klinika
• Dalvez Argitarazleak
• Errota Hortz Klinika
• FREMAP-Araba
• Lizarralde Soinua - Txalaparta S.L.
Informazio gehiago eskuratu ahal duzue www.baieuskarari.org webgunean, edo harremanetan jarri Gasteizko egitasmoaren arduradunarekin: josebe@baieuskarari.org
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin