"Erakundeak jendaurrean euskaraz: erresistentziak gainditu, erre gabe" hitzaldia, Udaltop Soziolinguistika jardunaldian

Soziolinguistika Klusterraren EraLan3 proiektuan parte hartu du Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak eta proiektu horretan egindako lanketaren inguruko emaitzak aurreratu zituzten Pablo Suberbiolak (Soziolinguistika Klusterra) eta Joxean Amundarainek (Gipuzkoako Foru Aldundia) aurtengo Udaltop Soziolinguistika jardunaldian. Erakundeek prentsaurreko eta jendaurreko ekitaldietan erabiltzen duten hizkuntzaren inguruan egin da lanketa proiektuan. Bideoan duzue aurkezpena ikusgai:

Erakundeak jendaurrean euskaraz: erresistentziak gainditu, erre gabe from USjardunaldia2014 on Vimeo.

Proiektua abian jartzerako, helburu hau adostu zen: "Erakundeetan, euskarazko komunikazioari buruzko gutxieneko batzuk identifikatzea eta hedatzea; alegia, euskarazko komunikazioari buruzko lur bat eta hortzmuga bat markatzea, praktika onak, protokoloak, portaera berriak eta argudio berriak elkarrekin eta adostasunean lantzeko".

Identifikatu ziren zein arazo ditugun (dituzten) jendaurrean euskaraz jarduteko:

  • Zenbait mediorekin egoten den distantzia kognitiboa (hurbiltzeko / elkar ezagutzeko interesa)
  • Zenbait kasutan: kontrakotasun ideologikoa.
  • Beldurra (liderrek eta erakundeek): euskaraz egiten badugu, horrek zer ekarriko du bueltan?
  • Euskarari buruzko zenbait mezu erdaldunengana iristeko zailtasunak
  • Baldintza geografikoak

Proiektuak emaitza hauek emango ditu:

  • Hausnarketa teorikoa
  • Gida praktiko bat, prentsaurrekoetan eta ekitaldi publikoetan euskara lehenetsi nahi duten edo euskararen erabilera handitu nahi duten erakundeentzat
  • Erakundeen errelatoak: orain arte emandako urratsak azalduta eta mugarriak identifikatuta.
  • Elkarrizketak kazetariekin
  • Ondorio orokorrak

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin