Lan eskaintza Gasteizen, Bai Euskarari Ziurtagiriaren hedapenean aritzeko

Ziurtagiriaren Elkarteak Gasteizen Bai Euskarari Ziurtagiriaren hedatze lanean aritzeko pertsona bat behar du, Gasteizko Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenean jasotako lanak burutzeko.

Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak:

  • Curriculuma eta erreferentziak.
  • Komunikazio gaitasunak, taldeak dinamizatzeko gaitasunak eta antzekoak. Izaera komertziala.
  • Harreman-sareak sortzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
  • Lana antolatzeko gaitasuna.
  • Antzeko lanetan aritu izana.
  • B1 gida-baimena eta autoa.

Lan baldintzak:

  • Egun erdiko lanpostua, 2014ko irailera bitartekoa. Luzatzeko aukerarekin.
  • Lanean hastea berehalakoa izango da.

Curriculuma eta erreferentziak bidali beharko dira 2014ko uztailaren 2aren aurretik. Hautaketa prozesua lansarean.org webgunearen bitartez burutuko da.

Probetara aurkezteko aukeratutakoekin bakarrik jarriko gara harremanetan. Lan-poltsa osatuko da.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin