Gasteiz da azken 30 urteotan euskararen erabilpenean jauzirik handiena eman duen Euskal Herriko hiriburua. 1981ean gasteiztarren %3,4 ziren euskaldunak; 2011ko datuen arabera, %22,5 dira gaur egun euskaldunak. Datu horri tiraka, Gasteizen euskararen egoera zein den eta igoera zerk eragin duen jakin nahi izan du Kike Amonarrizek Tribuaren Berbak saioan. Beste batzuen artean, merkatarita eta ostalaritzan euskarak duen egoeraren inguruan jardun du Rober Gutiérrezekin.
Gutiérrezen arabera, arlo soziekonomikoan ere bilakaera izan du euskarak: "Dato kalean, orain dela 30 urte, euskararen presentzia oso testimoniala zen eta hizkuntza paisaian hasi gara euskara ikusten, agian ez nahi genukeen beste, baina hasi gara".
Momentu honetan 50 dira Bai Euskarari Ziurtagiria duten Gasteizko enpresa eta establezimenduak. Gutiérrezek esan duenez, asmoa da ildo horretan aurrera egite: "Gasteizko Udalarekin hitzarmena egin genuen eta ikusi da modu koordinatu batean elkarrekin lanean errazago ematen direla emaitzak. Badaude hainbat merkatari euskararen alorrean urrats sendoagoak egiteko interesa dutenak eta guk horretan laguntzen diegu".
Euskaraz aritzeak baditu negoziorako abantailak eta hori nabarmendu du Gutiérrezek: "Kalitatezko produktu eta zerbitzuak eskaini nahi badituzu, egin behar duzuna da bezeroak hautatzen duen hizkuntza horretan atenditu. Hizkuntza da merkataritzan eta esparru guztietan baliatu behar den aldagai bat: ondoko dendatik bereizteko, lehiakorragoak izateko, gure produktu eta zerbitzuei plus bat gehitzeko, gertutasuna adierazteko…".
Saioko bideo gehiago
Gasteizko euskaldunen proportzioa
Gasteizko euskal giroa ezagutu dute, Ane Pedruzo GEU elkarteko kidearekin
Gasteizen erronka: bertako euskaldunek euskaraz egitea. Patxi Martinez de Marigorta, Euskara zerbitzuburua
XIX. mendearen bukaeran lagun asko izan zituen euskarak Gasteizen. Iñaki Lazkano, filologoa
"Bezeroekiko harremana gero eta euskaldunagoa da". Kepa Mendia, optikaria
"Gasteiz beti ikusi da euskal kulturaren periferian". Karmele Jaio, idazlea
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin