Bortzirietako Euskara Mankomunitatea ari da mankomunitatea osatzen duten bost herrietan euskararen alde lanean, gizarte bizitzaren arlo guztietan euskararen normalizazioa lortzeko helburuarekin. Helburu hori aintzat hartuta, Bai Euskarari Ziurtagiriaren hedapenean ari dira eta ziurtagiridunen berri eman dute herrietako jaietako egitarauetan, 'Kontuan hartu euskararekin konprometitzen dena' leloarekin.
Lesakako San Ferminak izan dira lehen Bortzirietako lehen festak eta abuztuan etorriko dira Bera, Etxalar eta Arantzako festak. Irailean, berriz, Igantzin ospatuko dituzte festak.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin