Enpresarean azokaren bigarren edizioa urriaren 23an egingo da, Donostiako Kursaalen. ENPRESAREANek honako helburuak ditu: euskaraz lan egiten duten edo-eta zerbitzuak eta produktuak euskaraz eskaini nahi dituzten organizazioen elkargunea izatea, arlo bereko edo beste arlo batzuetako enpresen eta profesionalen artean elkarlana sustatzea, negozio-aukerak handitzea, proiektu enpresarial berriak sustatzea, salmentarako gune bat eskaintzea eta baliabideak, esperientziak zein jakintza partekatzea.
Datozen asteetan programaren inguruko xehetasun gehiago emango dugu eta irailean zabalduko da azokan parte hartzeko izen-ematea.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin