Gailu mugikorretarako Firefox OS sistema eragilea euskaratu du Librezale lantaldeak. Sakelakoetarako eta tabletetarako Android, iOS eta Windows Phone sistemen alternatiba irekia izan nahi duen sistema eragilea da Firefox OS.
Euskal Herrian dagoeneko salgai daude Firefox OS daramatzaten sakelakoak, Hegoaldean Telefónica konpainiak Movistar bidez merkaturatzen baititu, eta Iparraldean ZTE bidez eskura baitaiteke.
Firefox OS 2.0 bertsioa erabiltzaile arruntentzat euskaraz erabilgarri egongo den lehena da, Librezaleren lanari esker. Euskarazko bertsioaren akatsak ikusiz gero, harremanetan jar zaitezkete Librezalerekin posta-zerrendaren bidez.
Informazio gehiago: Librezale.org
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin