Ziurtagiridun berriak ditugu Bilbon

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak hedapen estrategiarekin tinko segitzen du Bizkaian eta Bilbon, ziurtagiridun bizkaitarren komunitatea sendotzen eta arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiten. Horren adibide dira elkartearekin bat egin eta aurten ziurtagiria eskuratu berri duten bederatzi entitate bilbotarrak:


    1.    Degremont S.A
    2.    Lekerika taberna
    3.    Jaunak taberna
    4.    La Tiendita konfiturak
    5.    Errondabide taberna
    6.    Kafe Bilbao taberna
    7.    Portu Berri Barria taberna
    8.    Kukusoak taberna
    9.    Zazpi Bide taberna

Gune euskaldunak identifikatuz
Egunerokotasunean euskaraz funtzionatu nahi duen edozein enpresa, negozio, komertzio, tabernari...  euskaraz aritzeko aukerak eskaintzen dizkio Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak. Bizkaian euskararen erabileran eragin gura dugu eta bereziki Bilbon gune euskaldunak identifikatu nahi ditu elkarteak, jendeari eskaintzeko nondik nora ibili daitekeen euskaraz.

Ziurtagiria lortzeko
Bai Euskarari Ziurtagiria lortu nahi duten Bilbo eta Bizkaiko elkarte, enpresa, merkatari edo tabernariek Olatz Amezua Bizkaiko teknikariarekin jar daitezke harremanetan 608 167 027 telefonora deituz edo olatz@baieuskarari.org helbidera idatziz.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin