Ondarre baserriko Karmele Murua Ordiziako Idiazabal gazta txapelketaren irabazle

Segurako Ondarre baserrira joan da aurten Ordiziako Idiazabalgo artzain gaztaren txapelketaren lehen saria: Karmele Muruak irabazi du. Ondarre baserriak Bai Euskarari ziurtagiria dauka, Zerbitzua Euskaraz maila, hain zuzen ere. Gazta egiteaz gain, nekazalturismoa ere badute Ondarre baserrian.

Guztira 52 gazta aurkeztu dituzte aurten lehiaketan. Enkantean Idiazabalgo Ampo enpresak erosi du Muruaren gazta erdia, 13.050 euro ordainduta.

Argazkian, Karmele Murua saria jasotzen (Goierriko Hitza).

Informazio gehiago duzue Berriako albiste honetan.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin