Bai Euskarari Sariak banatuko ditugu urriaren 3an

Urriaren 3an, ostirala, Bai Euskarari Sarien banaketa ekitaldia egingo dugu Basque Culinary Centerren, 14:00etan. Sariak banatzeaz gain, elkartearen irudi berritua eta webgune berria aurkeztuko ditugu.

Gogoratu, gonbidapena jaso duzuenok irailaren 26a baino lehen konfirmatu behar diguzuela etorriko zareten edo ez: info@baieuskarari.org helbidera idatzita edo 902 43 00 26 telefonora deituta.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin