Lazarraga sarien hirugarren edizioa martxan da

lazarraga-aurkezpena.jpg

Lan munduan euskararen aldeko lana saritzen duten Lazarraga Sariak aurkeztu dituzte Iciar Lamarain, Arabako Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, eta Rober Gutiérrez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen zuzendariak. Bi urtez behin egiten da sariketa eta aurten hirugarren edizioa izango da. Sari-banaketa azaroa bukaeran egingo da (eguna zehaztu gabedago) eta hautagaiak aurkezteko epea azaroaren 17ra arte egongo da zabalik.

Lazarraga Sarien helburu nagusia Arabako arlo sozioekonomikoan euskararen alde lan egin duten entitate edota pertsonak saritzea eta haien ahalegina errekonozitzea da. Hala, Lazarraga Sarien bidez, Arabako lau entitate eta pertsona bat sarituko dira euren lan ingurunean euskara txertatzeko aurrera eramandako ekimenengatik.

Lazarraga aitzindaria izan zen euskaraz idatzi zuelako; haren izena hartu duten Lazarraga Sariak ere aitzindariak dira eta sarituko diren enpresak ere aitzindariak izango dira; euskararen normalizaziorako bidea urratzen aitzindariak.

Bost sari

Lazarraga Sarien bidez, Arabako bost entitate edo pertsona fisiko sarituko dira euskararen alde aurrera eramandako ekimenengatik.

Pertsona fisikoen kasuan, euskararen gizarte erabilerarako ekarpen esanguratsua egin duen pertsona bat sarituko da: ekintza aipagarriren bat egiteagatik, hau da, ematen den hizkuntza zerbitzuan aldaketa bat egiteagatik

Entitateei dagozkien sarietarako aintzat hartuko da:

  1. Hizkuntza-paisaia eta etiketatzea

  2. Kontratazioa eta barne dokumentazioa: erabiltzen duen mota guztietako dokumentazioan euskararen presentzia eta ohiko erabilera bermatzeagatik nabarmendu den erakundea

  3. Bere ingurunean euskararen normalizaziorako jardueraren bat egiteagatik nabarmendu den erakundea. Batez ere ekintza gauzatzerakoan egindako ahaleginak eta geroko ondorioak balioztatuko dira.

  4. Kanpo harremanetan euskara modu egokian gehien erabiltzeagatik nabarmendu den entitatea: idatzizko harremanetan; ahozko harremanetan; publizitatean eta promozioan…

Kasu guztietan, gaurtik hasita, hilabeteko epea egongo da izendapenak egiteko. Beraz, azaroaren 17rako izendapenak egin beharko dira eta sari bakoitzeko hiru hautagai egongo dira. Irabazlearen izena, berriz, ekitaldian bertan emango da. Hemen duzue gaur, urriak 17, ALHAOn argitaratu den iragarkia.

Sari-banaketa ekitaldia azaroaren bukaeran egingo da; datozen egunetan zehaztuko da eguna.  Kategoria guztietako irabazleek Lazarragaren eskuizkribua eta litografia bana jasoko dute. Finalistek eskuizkribua oinarri duten litografia.

Hautagaiak aurkeztea

Hautagaiak aurkezteko prozesua irekia izango da.

Lan mundua eta euskararen zerikusia duten alorretan parte hartzen duten entitateak gonbidatuko dira euren kideen artean sarien berri zabaltzera eta hautagaiak proposatzera. Hautagaitzak jasoko dira merkataritza ganbararen aldetik, kuadrilletako teknikarien bitartez, euskaltegien bitartez, sindikatuen bitartez, enpresa eta kooperatiba-elkarteen bitartez, aholkularitza-enpresen bidez…

Hautagaiak proposatzeko bide ezberdinak daude:

Hautagaiak proposatzeko epea azaroaren 17an amaituko da.

Azken izendapenak eta irabazleak aditu talde batek osatutako epaimahaiak erabakiko ditu. Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak izendatuko du epaimahai kalifikatzailea.

Lazarraga Sariak 2014. Aurkezpena

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin