Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak ‘.EUS’ Interneteko Domeinuaren Aitzindari izateko erabakia hartu zuen beste 91 erakunderekin batera. Hori horrela www.baieuskarari.eus da Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartearen webgunearen helbide berria. Zure webgunea ere ‘.EUS’ izan daiteke.
‘.EUS’ Interneteko domeinua, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da. .eus, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.
Orain, ‘.eus’ domeinua abiarazte-aldian dago. Fase hau, batez ere, elkarte, enpresa eta instituzio publikoen domeinu- izenei bideratua dago. Domeinu-izenak eskatzeko eta babesteko balioko du. Abiarazte-aldia azaroaren 18an bukatuko da eta egun hortatik aurrera edonork eskatu ahal izango du edozein domeinu-izen. Baita zure elkarte edo enpresari zegokiona ere.
Zergatik eskatu
Nola eskuratu
Domeinu-izenak gure erakundearen webgunearen ohiko Interneteko edo informatika-zerbitzuko hornitzailearen bitartez eskatzen dira (.com edo beste edozein domeinu erregistratuta dugun hornitzaile berarekin) edo www.domeinuak.eus webgunean argitaratutako erregistradoreen bitartez.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin