Irudia eta webgunea berritu ditu elkarteak

Captura_d.jpg

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak 2013an egin zuen datozen urteetarako Hausnarketa Estrategikoa eta bertan adostu zen elkarteak arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragitea duela helburu. Horrekin batera, elkartearen irudia berritzearen beharra ere jasotzen zen hausnarketan, arlo sozioekonomikoan eragiteko irudia egokitzeko beharra, hain zuzen ere.

Hala, Bai Euskarariren urteotako nortasuna zeharo galdu gabe, irudia berritu egin dugu, tipografiari garrantzi handiagoa emanez.

Ziurtagiriaren Elkartearen logoan ez da agian aldaketa asko nabarmenduko: atzea beltza da, hizki laranja eta zuriekin. Baina, ziurtagiriak logo nagusiarekiko ezberdindu egin nahi izan dira; orain laranjak dira, letra zuriekin.

Irudi berria - Baieuskarari.eusWebgune berria, .eus domeinuarekin

Webgunea ere berritu du Ziurtagiriaren Elkarteak. Aro berrira egokitzeko, webgune dinamikoa eta pantaila ezberdinetara egokitutakoa egin du, responsive diseinuarekin.

Webguneko edukiari ere garrantzia eman nahi izan zaio. Elkarteko proiektu ezberdinek (Ziurtagiria, Enpresarean, Lansarean…) aparteko lekua dute orain eta ziurtagiridunen komunitatea indartu nahi da atal bereziarekin.

Bestalde, ekainaren bukaeratik .eus domeinuaren aitzindarietako bat da Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea. Harrezkero Baieuskarari.eus da elkartearen webgunearen helbidea eta aurrerago, .eus-en fase irekia zabaltzen denean, gainerako proiektuetako webguneek ere .eus domeinua izango dute.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin