Lan munduan euskararen aldeko lana saritzen dute Lazarraga Sariek. Bi urtez behin egiten da sariketa, Ziurtagiriaren Elkarteak eta Arabako Foru Aldundiak antolatuta, eta aurten hirugarren edizioa izango da. Sari-banaketa abenduaren 11n egingo da eta hautagaiak aurkezteko epea azaroaren 17ra arte dago zabalik.
Lazarraga Sarien helburu nagusia Arabako arlo sozioekonomikoan euskararen alde lan egin duten entitate edota pertsonak saritzea eta haien ahalegina errekonozitzea da. Hala, Lazarraga Sarien bidez, Arabako lau entitate eta pertsona bat sarituko dira euren lan ingurunean euskara txertatzeko aurrera eramandako ekimenengatik.
Lazarraga aitzindaria izan zen euskaraz idatzi zuelako; haren izena hartu duten Lazarraga Sariak ere aitzindariak dira eta sarituko diren enpresak ere aitzindariak izango dira; euskararen normalizaziorako bidea urratzen aitzindariak.
Lazarraga Sarien bidez, Arabako bost entitate edo pertsona fisiko sarituko dira euskararen alde aurrera eramandako ekimenengatik.
Hautagaiak aurkezteko prozesua irekia izango da eta bide ezberdinak daude:
Webgune honetako Lazarraga Sariak atalean.
euskaraba@euskaraba.com edo info@baieuskarari.eus e-postara idatziz.
Sare sozialen bidez:
Twitterren, #LazarragaSariak traola erabiliz @Lazarragasariak
Facebooken: http://www.facebook.com/Lazarraga.Saria
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin