Azkoitian Bai Euskarari Ziurtagiria duten saltokietan erosteak saria izango du azaroan: erosleen artean 200 euroko hiru erosketa txartel zozkatuko dira, ziurtagiria duten dendetan gastatzeko. Zozketaren helburua ziurtagiria bultzatzea da, herrian dauden ziurtagiridun 42 saltokiak ezagutaraztea eta denda horiek euskararen alde egiten duten ahalegina aitortzea.
Azaroaren 10etik 20ra bitartean, Bai Euskarari Ziurtagiria duten establezimenduek doan banatuko dizkiete txartelak erosleei. Azaroaren 21ean jendaurrean egingo da zozketa, eta irabazleek 200 euroko erosketa txartel bana eskuratuko dute, Bai Euskarari Ziurtagiria duten Azkoitiko establezimenduetan gastatzeko.
Txartelak denda hauetan banatuko dira:
Albistearen iturria: Azkoitiko Udala
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin