Internet&Euskadik antolatzen duen Buber Sariketako hautagaien artean dago Baieuskarari.eus webgunea. Hain zuzen, Euskara arloko webgunerik onenaren kategorian, beste bederatzi webgunerekin batera. Orain, azken fasera pasatzeko txartela dago jokoan, eta hamar finalistetatik bostek lortuko dute azken fase erabakigarrian izatea.
Hautagaiak bozkatzeko epea zabalik dago azaroaren 18ra arte –egun hori barne–. Bai Euskarari egitasmoa euskararen sustapenean garrantzitsua dela sinisten baduzu, eman iezaguzu botoa. Oso erraza da:
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin