Bai Euskarari egitasmoaren barruan, ostiral arratsaldean Bai Euskarari Ziurtagiriaren zozketa egin zuen Azkoitiko Udalak.
Hauek dira zenbaki sarituak:
1- 0189 Arkupe taberna
2- 0602 FKM kopistegia
3- 0114 Aranbarri drogeria
Ordezko zenbakiak, berriz, beste hauek dira:
1- 3177 Zakela kultur elkartea
2- 2246 PSOE taberna
3- 1397 Kinttela estankoa
Epea 15 egunetakoa da, eta beraz, abenduaren 5erako saridunak azaltzen ez badira ordezko zenbakidunek jasoko dute saria.
Zenbakien jabeek 200 eurotako erosketa-txartel bana jasoko dute Bai Euskarari Ziurtagiria duten establezimenduetan gastatzeko. Irabazleek erosketa-txartelak Azkoitiko Udaleko Euskara zerbitzuan jaso beharko dituzte. Horretarako Jasone Bilbao Udaleko euskara teknikariarekin jarri behar dira harremanetan 943 85 71 75 telefonoan.
Azaroaren 11n hasi eta 21 bitartean, Bai Euskarari Ziurtagiriaren zozketarako txartelak bezeroen artean doan banatu zituzten Azkoitiko establezimenduek.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin