Gaur, azaroak 27, banatu dituzte Bilboko EITBren egoitzan 2014ko Buber Sariak. "Euskara ondoen sustatzen duen weba edo aplikazioa" sailean finalista zen Baieuskarari.eus, Auziaeuskaraz.com eta Baratze.com-ekin batera. Epaimahaiak saria Baieuskarari.eus-i ematea ebatzi du. Rober Gutiérrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak jaso du saria.
Hauek izan dira aurtengo irabazleak, atalez atal:
Euskarazko proiektuak:
Software Libreko proiektuak:
Gastronomia eta Turismo proiektuak:
Herritarren partehartze proiektuak:
Lehen sektoreko, Makina erremintako eta Industriako proiektuak:
Proiektu berritzaileak:
Merkataritza proiektuak:
Enpresa edo Nazioartekotze proiektuak:
Proiektu solidarioa:
Euskal Internauten elkarteak, gainera, Mikel Agirregabiriari ohorezko saria eman dio; hezitzaile eta blogari honek Interneten egindako lana eskertzeko.
Ekitaldian, eitb.com domeinutik eitb.eus-erako aldaketa aukeztu da ofizialki eta Maite Iturbe EiTBko zuzendariak pauso honen garrantzia azpimarratu du. Sari-banaketaren aurretik, bestalde, Josu Waliño "Puntueus" fundazioko zuzendariak hitz egin du eta Alex Gibelalde Twitteren Espainiako Marketing arduradunak ere bai.
Epaimahaia lantalde honek osatu du: Miriam Ansorenak (ADW), Izartza Zorrozuak (Euskaltel), Jon Vazquezek (Lantik), David Juanmartiñenak (Fidenet), Luis PetriKorenak (Irekia), Eneko Martínezek (Sukalmedia), Oscar Muguerzak (Laboral Kutxa), Aitor Cobanerak (SPRI), Anton Aslak (Serikat) eta Lontzo Sainzek (eitb.eus)
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin