Lazarraga Sarietako epaimahaia elkartu da; abenduaren 11n jakingo dira irabazleak

lazarraga-epaimahaia2.jpg

Lazarraga Sarietako epaimahaiko kideek bilera egin dute asteon eta dagoeneko aukeratu dituzte bost saridunak. Guztira 25 hautagai egon dira eta aurten erabaki da finalistarik ez egotea. Saridunen berri, beraz, abenduaren 11n egingo den ekitaldian emango da.

Lazarraga Sarien banaketa-ekitaldia abenduaren 11n, 19:00etan egingo da, Gasteizko Bibat museoan.

Hauek osatu dute epaimahaia:

  • Carmen Gutiérrez: AFA. Euskara, Kultura eta Kirol saileko zuzendaria
  • Edurne Parro: Arabako Merkataritza Federazioa
  • Blanca Lacunza: AFA. Ekonomia Sustapenerako zuzendaria
  • Aitor Otalora: SEA
  • Patxi Martinez de Marigorta: Gasteizko Udala
  • Olaia Arrieta: Arabako Merkataritza Ganbara
  • Jokin Larrañaga: AFA. Euskararen Foru-Zerbitzuko arduraduna
  • Rober Gutiérrez: Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin