Gasteizko ziurtagiridunek euskararen alde egindako lana aitortzeko harrera ofiziala egin zitzaien atzo, asteartea, udaletxean, Javier Maroto alkatea buru zela. Bertan izan ziren udal korporazioko ordezkariak eta Rober Gutiérrez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria ere. Gasteizen, dagoeneko, 60 entitate, komertzio eta enpresak dute Bai Euskarari Ziurtagiria.
Harrera ekitaldian Maroto alkateak zorionak eman zizkien ziurtagiria duten gasteiztarrei eta euskararen normalizaziorako egiten duten ahalegina eskertu zuen. Haren esanetan, bi ardatz baititu ahalegin horrek: "langileak eta bezeroak".
Marotoren ostean, Rober Gutiérrezek hartu zuen hitza. Ziurtagiridunak zoriontzearekin batera, pozgarritzat jo zuen aurten Gasteizko Udalarekin egindako hitzarmena, euskarak Gasteizen geroz eta leku gehiago bete ditzan oso lagungarri izan baita.
Hala ere, hitzarmen horretan jasota zegoen eta garatu ezin izan den puntu bat nabarmendu nahi izan zuen Gutiérrezek: Udalak antolatzen dituen ekitaldietan edo babesten dituenetan hizkuntzaren irizpidea barneratzearena, hain zuzen ere. Gutiérrezek adierazi zuenez, “politika euskaratik ere egin behar da, eta euskaraz”.
Oreka IT-ko Iraitz Pérez de Goldarazenak hitz egin zuen azkenik. Oreka IT-n duela bost urte eskuratu zuten ziurtagiria eta horrek enpresan izan duen eragina azaldu zuen. Era berean, bertan bildutako ziurtagiridunei dei egin zien Gasteizen beste entitateen artean ziurtagiriaren berri emateko, geroz eta gehiago izan daitezen.
Azkenik agiriak banatu zizkien alkateak ziurtagiria lortu duten entitate, komertzio eta enpresei.
Ekitaldiko argazki guztiak dituzue Flickr.com-en.
Gasteizko Udalak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu genuen urte hasieran, arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko, lan horretan ari diren establezimenduen eta entitateen ahalegina aitortzeko eta haiekin elkarlanean aritzeko, erreferente berriak sortuz eta sare-lana bultzatuz.
Enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak euskararen ezagutza eta erabilera areagotzeko neurriak garatzen ari direla egiaztatzen du Bai Euskarari Ziurtagiriak. Horrela bada, entitate baten hizkuntza-egoera zein den ziurtatzen du.
Hauek dira Gasteizen Bai Euskarari Ziurtagiria lortu dutenak:
7 TABERNA
Agirre Lekue farmazia
Aizpeolea Harategia
Anselmo Moreno oinetakoak
Arabako HIESaren Kontrako Batzordea
Argi argiztapena, elektronika eta markogintza
Artebidea
ASAJER
AUTOBUSES ARRIAGA
AUXO ALBAITARITZA
AZKARPRINT Inprimategia
BAIONA HORTZ KLINIKA
Bar Oasis Taberna
Carnicería Etxabe S.C. Harategia
Cega Multidistribución
Cegasa Internacional
Confecciones Pinedo
Dalvez Argitarazleak
Denon Eskola
Deportivo Alavés S.A.D.
EGA MASTER
EGIBIDE
EL GALEON TABERNA
EL HOGAR GASTEIZ BURDINDEGIA
Elkar Gasteiz - Campus
Elkar Gasteiz - San Prudencio
ERKIDE (Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioa)
ERROTA HORTZ KLINIKA
Euskadiko GGKEn Koordinakundea - Araba
Euskadiko Kontsumo Kooperatiben Federazioa
Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa
FISIOKLINIK GASTEIZ Osteopatia & Pilates
GARMENDIA HARATEGIA
Gasteizko Zeledonen Elkartea
GORETTI ILEAPAINDEGIA
Hala Bedi Irratia
HUMEDAL INFORMATIK ZERBITZU TEKNIKOA
IG KARRATU ARKITEKTURA
IPAR MOTOR GASTEIZ
JAKINTZA LIBURUDENDA
JIMMY JAZZ GASTEIZ
Kide Mobiliario
KUPELA ARDO-TXOKO
Lizarralde Soinua - Txalaparta S.L.
Loinaz Mobiliario
Mendia Optika
Merkatarien eta Zerbitzuen Arabako Federazioa
Fremap Seguridad y Salud, S.L.U. - Araba
OREKA IT
PARRAL TABERNA
PUENTE FARMAZIA
Rizmil Tres
San Martín Comunicación Gráfica y Visual
Saski Baskonia S.A.D.
SERVICIO DE COCHES DE LUJO DE ALAVA, S.L.
TTILIKA GASTEIZ
TXISTU GARAGARDOTEGIA
Violeta Marengo
VIRGEN BLANCA JATETXEA
ZULUETA FARMAZIA
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin