Gaur, urtarrilak 23, argitaratu da Arabako 'Alea' aldizkarian Ziurtagiriaren Elkartearen lehen kolaborazioa. Joan den astean jarri zen martxan Arabako euskarazko aldizkari berria eta Ziurtagiriaren Elkarteak bertan parte hartuko du bi astez behin kolaborazio bat idatziz.
Gaurko kolaborazioan Ziurtagiriaren Elkarteak Araban dituen proiektuen berri eman dugu, baina nahi genuke Arabako ziurtagiridunen erakusleiho izatea kolaboraziorako txoko hori. Erreportaje edo elkarrizketaren bat egin nahi izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan komunikazioa@baieuskarari.eus helbidean.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin