Joan den ostiralean, otsailak 6, Ziurtagirien banaketa egin zen Barañaingo udaletxean. Ekitaldian parte hartu zuten, besteak beste, Jose Antonio Mendive alkateak, Barañaingo udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako ordezkariek, eta Bai Euskarari Ziurtagiria duten Barañaingo entitateek.
Guztira 41 Ziurtagiri banatu zituzten ekitaldian. Horietatik 36 dira ziurtagiria berritu dutenak eta bost entitatek lehen aldiz jaso dute ziurtagiria: Barañaingo Geroa Bai, BEEP Informatika Sagundilla, Xinela oinetako denda, Hegoalde taberna eta Barañaingo Jai Batzordea.
Mendive alkateak ekitaldian nabarmendu zuen duela 13 urte martxan jarri zela herrian Bai Euskarari hitzarmena eta, herriko entitateekin elkarlanean, euskararen sustapenean eta berreskuratzean egindako lanaren fruitua dela Ziurtagirien banaketa. Euskara “babestu eta zaindu” egin behar dela esan zuen alkateak, “gaztelaniarekin batera, euskara ere Barañaingo eta Nafarroako hizkuntza delako”. Era berean, nabarmendu zuen “herriko eragile sozial eta erakundeek elkarrekin” egiten dutela lan euskararen sustapena bultzatzeko.
Amaitzeko, Mendive alkateak euskaraz egin zituen hitz batzuk Ziurtagiridunei zorionak emateko eta aipatu zuen, “aurrera begira ere Udalaren asmoa” dela programa hau babestea eta laguntzea, “zuen laguntzarekin eta guztion elkarlanarekin”.
Ziurtagiriaren Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie Barañaingo Udalari eta IKAri, urte honetako elkarlana emankorra izan delako eta alor sozioekonomikoan euskararen normalizazioan eragiten bakoitzak bere esparruan jartzen duen hondar-alearengatik.
Era berean, zorionak Bai Euskarari Ziurtagiria jaso dutenei, hondar-alea jartzen ari direlako espazioak euskararekin betetzen.
Etorkizunean alor sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiten segitu nahi dugu eta, orain arteko datuak hobetu nahiko genituzke. Eta helburu horretan, zuek guztiok bidelagun nahi zaituztegu. Ziurtagiriaren Elkarteak erronka proposatu du, Barañainen euskararen normalizazioan eragiten jarraitzeko eta guztion artean bide berriak zabaltzen joateko. Euskaraz lan egin nahi dugulako; euskaraz kontsumitu nahi dugulako; azken batean, euskaraz bizi nahi dugulako.
"Zerbitzua eta lana euskaraz" maila
"Zerbitzua euskaraz" maila
"Bidean" maila
Ekitaldiari soinu-banda jartzeko ardura herriko musika eskolako ikasleek izan zuten eta ekitaldiko parte-hartzaileek bi kanta entzuteko aukera izan zuten.
Ziurtagiriak banatu ostean, familia-argazkia egin zuten guztiek batera.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin