Ziurtagiriaren maila igo eta zerbitzua euskaraz eskaintzen du orain Ikasi Group Solutionsek

ikasi-group-zerbitzua.jpg

Azkoitiko Ikasi Group Solutions S.L. enpresak Zerbitzua Euskaraz Ziurtagiria jaso du. Udalak eta Ziurtagiriaren elkarteak txalotu egin nahi izan dute enpresa horrek egindako ahalegina eta horregatik, enpresan bertan izan dira bi erakundeetako ordezkariak Ziurtagiria ematen.

Argazkian, hurrenez hurren: Arkaitz Illarramendi, Ziurtagiriaren elkarteko ordezkaria, Ainhoa Goenaga, Ikasi Group Solutions S.L enpresako diseinatzailea, eta Agurtzane Epelde, Azkoitiko Udaleko Euskara zinegotzia.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin