Euskara lanean txertatzeko apustua egin dute Ipar Euskal Herriko enpresek

baiona.jpg

Ipar Euskal Herrian egunero lan eta bizi euskaraz egiteko entitate asko ari dira lanean eta horren lekuko dira Baxe Nafarroan, Lapurdin eta Xiberuan dauden 229 Ziurtagiridunak. Iaz ahalegin berezia egin zuen Ziurtagiriaren Elkarteak hiru probintzietan hedapena egiteko eta 29 Ziurtagiridun berrik bat egin zuten Bai Euskarari komunitatearekin.

Hedapena egiteko lagungarri izan zen Euskal Monetarekin 2013an sinatu eta iaz berritutako hitzarmena. Euskararen garapena eta erabilera sustatzeko helburuarekin egin zuten hitzarmena Euskal Monetak eta Ziurtagiriaren Elkarteak eta ia hamar entitatek eskuratu zuten Ziurtagiria hitzarmen hori baliatuta:

  1. Aldaburua - Larresoro - Bidean
  2. Naturala - Kanbo - Bidean
  3. Tartasenia Landetxea - Donibane Garazi - Bidean
  4. Goicoechea Mirentxu ile apaindegia - Donibane Garazi - Zerbitzua euskaraz
  5. Maison Gastellou - donibane garazi- Bidean
  6. Amalur - Izpura- Bidean
  7. Chocolaterie Laia Txokolategia - Baigorri - Bidean
  8. La Vie Claire - Donibane Lohizune - Bidean
  9. SARL Aphesteguy - Arbona - Bidean
  10. Antenne + Pays Basque - Bidarte - Bidean

Uztaritzeko Herriko Etxearen babesa ere ezinbestekoa izan zen azken urtean herri horretan Ziurtagiriaren hedapena egiteko. Hala, 19 entitatek eskuratu zuten Ziurtagiria Uztaritzen:

  1. Uztaritzeko Herriko Etxea - Bidean
  2. Herri soinu elkartea - Bidean
  3. EARL Baudry - Bidean
  4. La Petite Auberge - Bidean
  5. Latsa elkarte gastronomikoa- Bidean
  6. Chambres d’hôtes Berreterrenea - Bidean
  7. EURL Brouchican - Bidean
  8. Hemengo - Bidean
  9. Entzun ikus elkartea - Zerbitzua euskaraz
  10. Saint Joseph lizeoa - Bidean
  11. La Ferme elizaldia - Bidean
  12. Crhistian Capdeville - Bidean
  13. Controle Auto Labourd - Bidean
  14. Egur berri - Zerbitzua euskaraz
  15. Lapurdi garajea - Bidean
  16. Haizea musika eskola - Bidean
  17. Eliza hegi - Bidean
  18. EURL Esprit bois - Bidean
  19. Ttirritta - Bidean

Apustu berritzailea, euskararena

Aurten ere Ipar Euskal Herrian Ziurtagiriaren hedapenarekin jarraituko du Elkarteak, euskaraz lan eta bizi egin nahi duten entitateekin. Ziurtagiriak adierazten du euskarak lanerako balio duela eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartean konbentzituta gaude euskarak eguneroko lan-jardunean onurak ekartzen dituela. Azken batean, euskara apustu estrategikoa eta berritzailea da edozein eratako entitaterentzat:

  1. Euskal Herriko alor sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteko tresna baliagarria da Bai Euskarari Ziurtagiria.
  2. Bezeroei begira, entitateak bereiztea eta zerbitzuak eta produktuak bere hizkuntzan jasotzea erakargarriagoa da.
  3. Lehiakideengandik nabarmentzen eta merkatu kuota irabazten laguntzen du.
  4. Ziurtagiriak euskararekiko konpromisoa adierazten du, taldearen kohesioa eta motibazioa; horri esker ere lortzen da arrakasta.
  5. Urratsak egiten ari diren Euskal Herri osoko entitateak identifikatu eta saritzen ditu.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkinak

Papa ibnou lo 2023-02-19 02:02

Je suis intéressé



Iruzkina egin