Zortzi ziurtagiridun berri

Azken egunotan zortzi entitatek eskuratu dute Bai Euskarari Ziurtagiria: batek 'Zerbitzua eta lana euskaraz maila lortu du; lau entitatek 'Zerbitzua euskaraz' maila lortu dute; eta beste hiruk 'Euskararen bidean' maila. Zorionak!


 

Latzondo. Hondarribia.


Itsas argi ikastola. Biarritze.

Biarritzeko gau eskola. Biarritze.

Andere produktu profesionalak. Zarautz.

Eusko Jela. Hernani.

 

Eki euskal denda. Biarritze.

J.M. Suquia igeltsaritza. Ataun.

Goitu eraikuntzak S.L. Bergara.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin