Beat and Chat aplikazioaren bidez taberna eta beste hainbat lekutan bezeroek entzun nahi dituzten abestiak aukeratu ahal izango dituzte.
Azpeitia, Eibar, Hernani, Tolosa eta Zarauzko zenbait tabernatan erabilgarri da dagoeneko aplikazioa eta harrera ona izan du. Erabiltzaileek, tabernako musika aukeratzeaz gain, beraien artean mezuak trukatzeko aukera ere badute.
Aplikazioa euskaraz instalatu daiteke eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko webgunetik deskargatu.
Beat and Chat proiektuak Bai Euskarari ziurtagiria eskuratu du.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Ez du ondo funtzionatzen, honen kopia da: https://play.google.com/store/apps/details?id=playItApp.android
Iruzkina egin