Zozketa Errenterian, Bai Euskarari Ziurtagiria duten saltokietan euskaraz egiten dutenen artean

baieuskarari-saltokia.JPG

Errenteriako Udalak bultzatuta, Bai Euskarari Ziurtagiria duten saltokietan euskaraz hitz egiteko ekimena jarri dute martxan. Hala, saltoki horietan euskaraz egiten duten bezeroek antzezlan bat ikusteko sarreren zozketan parte hartuko dute.

Bai Euskarari Ziurtagiria duten saltoki guztietan euskaraz egin duten bezeroek betetzeko txarteltxo batzuk egongo dira, zozketan parte hartu ahal izateko. Zozketa maiatzaren amaieran egingo da; maiatzaren 29an eskainiko den Wangari zuhaitz neska umeendako antzezlana ikusteko 20 sarrera zozketatuko dira, hain zuzen ere.

Errenteriako Udaleko Euskara zerbitzuak horrelako ekimen gehiago egin nahi ditu 2-3 hilean behin.
 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin