Euskararen normalizazio kasu aurreratuak

KASUAK-2014.jpg

Eskura dago Soziolinguistika Klusterrak egindako Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak (2014) argitalpen berria. Hizkuntza-kudeaketa arrakastatsurako hainbat gako azaltzen dituzten lau erakunde txikitako informazioa eskaintzen da argitalpenean. Tartean daude Bai Euskarari Ziurtagiria duten Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala eta La Guipuzcoana Autobusak. Horiekin batera aztertu dituzte Koniker eta Edertek enpresak. 

Hemen kontsulta daiteke argitalpena: http://www.soziolinguistika.eus/kasuak

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin