Ziurtagirien banaketa Uztaritzen, maiatzaren 13an

uztaritze-herrikoetxea.jpeg
Ziurtagiriaren Elkarteak eta Herriko Etxeak Uztaritzeko hainbat enpresa, saltoki, elkarte eta era guztietako entitateri Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa egingo diete euskararen alde engaiatzeagatik.
  • Nun: Uztaritzeko Herriko Etxean, Gaztelondoa.
  • Noiz: maiatzaren 13an, asteazkena, 19:00etan.
Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan Ihintza Aldanarekin 05 59 25 50 41

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin