Gasteizko Ttilika saritu du Merkataritzako eta Zerbitzuetako Arabako Federazioak, euskara sustatzeagatik

ttilika-sariajasotzen.png

Merkataritzako eta Zerbitzuetako Arabako Federazioak atzo, asteazkena, banatu zituen urteroko sariak. Euskarari dagokion kategorian Bai Euskarari Ziurtagiria duen Ttilika Gasteiz denda saritu zuten.

Euskal Herrian diseinatutako arropa marka da Ttilika eta Gasteizko saltokiaz gain, beste saltoki bana ditu Biarritzen eta Donibane Lohizunen. Horrez gain, Internetez ere saltzen dute http://ttilika.com helbidean.

Zorionak, Ttilika!

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin