Gasteizko Udalak onartu berri du merkataritza arloan euskararen presentzia sustatzeko diru-laguntzak emateko udal programaren deialdia. Hala, deialdi horren bidez, Bai Euskarari Ziurtagiria lortzen duten Gasteizko establezimenduek diru-laguntza eskatzeko aukera izango dute.
Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzen duten Gasteizko establezimenduek kostuaren %50 arteko diru-laguntza jasoko dute; laguntza, beti ere, 300 euro artekoa izango da gehienez.
Eskabideak aurkezteko epea 2015eko irailaren 15era arte egongo da zabalik. Hemen duzue deialdia eta diru-laguntza eskatzeko inprimakia.
Ezaugarri hauek dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoek eskuratu ahal izango dituzte laguntzak: bizilekua Gasteizko udalerrian izatea, eta ostalaritza, merkataritza edo zerbitzu sektorean jardutea; jarduera jendaurrekoa izatea, Gasteizko udalerrian bertan, kalearen altueran kokatutako lokal batean; diruz laguntzen diren lanak 2014ko irailaren 1etik 2015eko abuztuaren 31ra bitarteko epean egitea; eta jarduera enpresa txikitzat jotakoa izatea.
Hauek dira onuradunek bete beharrekoak diru-laguntza eskuratzeko:
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin