Errenteriako antzerki emanaldirako sarreren irabazleak

Wangari-zuhaitz-neska1.png

Errenteriako Udalak bultzatuta, Bai Euskarari Ziurtagiria duten saltokietan euskaraz hitz egiteko ekimena egin dute apirila eta maiatzean. Saltoki horietan euskaraz egiten zuten bezeroek antzezlan bat ikusteko sarreren zozketan parte hartu dute eta joan den astelehenean egin zen zozketa.

Guztira 20 sarrera zozketatu dira eta sarituak bost saltoki eta bertan erosketak egindako bost bezero izan dira, bina sarrerekin. Sarreren irabazleak izan dira:

  • Ekia Sarasola eta Osina Ekodenda.
  • Marivi eta Begi optika.
  • Aitor Silva eta Naiz denda.
  • Dorleta Berrotaran eta Federopticos Oarso.
  • Maria Pilar eta Ibai-Lehor zapata denda.

Maiatzaren 29an, 18:00etan, Niessen Kulturgunean eskainiko duten Wangari, zuhaitz neska euskarazko antzerki saiorako sarrerak egokitu zaizkie.

Ekimenekin jarraituko dute

Ekimenaren antolatzaileen esanetan, nahiko parte-hartze ona izan da, txartel ugari banatu baitira. Udalaren asmoa da horrelako ekimenak egitea datozen hilabeteetan.

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin