Bai Euskarari Sariak banatuko ditugu ekainaren 26an

sariak-izenaemateko.jpg

Bai Euskarari Sariak banatzeko ekitaldia ekainaren 26an egingo dugu, Donostiako San Telmo Museoan. Sari-banaketa ekitaldia bazkalorduan egingo da eta elkarrekin hitz egiteko eta esperientziak trukatzeko aukera izango dugu bertan. Aurten, gainera, 15 urte egiten ditu Bai Euskarari Ziurtagiriak eta urteurren borobil hori ospatu nahi dugu Bai Euskarari komunitatea osatzen duzuen guztiokin.

Gogoratu, gonbidapena jaso duzuenok ekainaren 12a baino lehen konfirmatu behar diguzuela etorriko zareten edo ez info@baieuskarari.eus helbidera idatzita edo telefonoz deituta:

  • +34 943 59 21 48
  • +34 673 81 10 48
  • (0033) 559 25 50 41

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin