Kaleratu berri da 'Bai' Ziurtagiridunen Aldizkariaren 16. zenbakia. Besteak beste, Joseba Barandiaran ekonomialariari elkarrizketa, LanEus ildo estrategikoaren inguruko erreportajea eta EraLan3 ikerketa-txostenean jasotzen den gida praktikoa aurkituko dituzue bertan.
Hemen duzue ikusgai:
BAI Ziurtagiridunen Aldizkaria, 16. zenbakia. 2015eko maiatza by Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin