'.EUS' domeinua eskuratzeko eskaintza berezia Bai Euskarari Ziurtagiria dutenentzat

profesionalaPuntueus.png

PuntuEUS Fundazioak eta CDMon erregistratzaileak akordio bat adostu dute PuntuEUSeko bazkideen artean eskaintza berezia egiteko. Ziurtagiriaren Elkartea PuntuEUS Fundazioko bazkidea da eta eskaintza berezi honi esker, Bai Euskarari Ziurtagiria duzuen entitate guztiok '.EUS' domeinuen erregistroa merkeago egiteko aukera izango duzue.

'.EUS' domeinu-izenak erregistratu ahalko dituzue baldintza berezi hauetan:

  • Erregistro-prezioa: 24,75 € +BEZ
  • Sustapen honetako domeinuak CDMon erregistratzailearen zerbitzuen bitartez erregistratuko dira, deskontu-kode bat erabiliz (eskatu deskontu-kodea info@baieuskarari.eus helbidera idatzita)
  • Sustapen honetako kodeen bidez erregistratzen diren domeinuek enpresa-erabilerak nahiz erabilera pertsonalak izan ditzakete.
  • Sustapen honek epealdi mugatua du eta 2015eko abenduaren 31n amaituko da.
  • Sustapen honetan erregistratutako domeinu-izenen berritze-prezioa merkatuko prezio arrunta izango da.

Zuen erakundea Bai Euskarari Ziurtagiriaren komunitatearen partaide izanik, sustapen honetan parte hartzeko aukera du, zuzenean eta baita lankide edo bazkideei eskaintza hau zabalduz.

Zalantzaren bat izanez gero, PuntuEUS Fundazioarekin harremanetan jarri: info@domeinuak.eus | + 34 943 08 50 51 | http://www.domeinuak.eus/es/kontaktua/

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin