Erosi euskaraz eta parte hartu Azkoitian Bai Euskarari Ziurtagiriaren zozketan

zozketa-euskara.png

Azkoitian Bai Euskarari Ziurtagiria duten saltokietan erosteak saria izango du ekainean: erosleen artean 200 euroko hiru erosketa txartel zozkatuko dira, ziurtagiridunen dendetan gastatzeko. Zozketaren helburua da ziurtagiria bultzatzea, herrian dauden ziurtagiridunen 32 saltokiak ezagutaraztea eta denda horiek euskararen alde egiten duten ahalegina aitortzea.

Hilaren 10etik 18ra bitartean, Bai Euskarari Ziurtagiria duten establezimenduek doan banatuko dizkiete txartelak erosleei. Ekainaren 19an jendaurrean egingo da zozketa, eta irabazleek 200 euroko erosketa txartel bana eskuratuko dute, Bai Euskarari Ziurtagiria duten Azkoitiko establezimenduetan gastatzeko.

Txartelak 22 establezimendu hauetan banatuko dira:

  • ALDALUR GIZONEZKOEN JANTZIAK
  • ALZUARAN ARROPA DENDA
  • ARANBARRI DROGERIA
  • ARKUPE TABERNA
  • ARROSPIDE OINETAKOAK
  • DEAN TABERNA
  • FK KOPISTEGIA
  • GONZALO CAMARON BITXITEGIA
  • ITZIAR JATETXEA
  • ITZIAR ARRANDEGIA
  • KOXKA KAFETEGIA
  • KINTTELA ESTANKOA
  • IKASI GROUP S.L.
  • MILAR LARRAMENDI
  • NHOA ESTUDIOA
  • PLAZA BERRI SPORT
  • PRESALDE GOZOTEGIA
  • PSOE TABERNA
  • TAILETU INMOBILIARIA
  • TRAKI HARATEGIA
  • URIA SULKALDEAK
  • ZAKELA KULTUR ELKARTEA

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin