Azkoitiko Bai Euskarari zozketaren zenbaki sarituak

azkoiti-baieuskarari.jpg

Joan den ostiralean egin zen Azkoitian Bai Euskarari zozketa. Ziurtagiria duten saltokietako erosleen artean 200 euroko hiru erosketa txartel zozketatu zituzten.

Zenbaki sarituak

  1. 0835 FK kopistegia
  2. 1875 Koxka kafetegia
  3. 3106 Itziar arrandegia

Ordezko zenbakiak, berriz, beste hauek dira:

  1. 1839 Koxka kafetegia
  2. 3053 Itziar arrandegia
  3. 2989 Traki harategia

Zenbaki saritua ezagutzera ematen denetik, hamabost eguneko epea izango da saria jasotzeko. Epe hori igarotakoan, zenbaki saridun horren ordezkoari emango zaio 200,00 euroko saria. Txartel saridunen jabeak euskara zerbitzuarekin jarri behar dira harremanetan 943 85 71 75 telefonora deituz, euskara@azkoitia.eus helbidera idatziz ala udaletxeko tarteko solairuko idazkaritza barruan dagoen euskara zerbitzutik pasatuz.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin