Euskara giharra

Arabako 'Alea'-n argitaratua. 2015-06-19

Captura_de_pantalla_2015-06-23_a_las_13.03.09.png

Gasteizko San Cristobal auzoko Hebillas azokan, behia, txerria zein ardia euskaraz eskaintzen duen saltokia dago: Etxabe harategia.

Gasteizko Hebillas merkatua 1983an zabaldu zutenetik dago bertan Etxabe Harategia. Dagoeneko 30 urte baino gehiago egin dituzte bezeroei ahalik eta kalitaterik onena eskaintzen, Okela naturala. Kalitate bermea. Zerbitzu arduratsua leloarekin.

Hasiera-hasieratik izan da Etxabe harategiko arduradunen nahia bezeroei zerbitzurik onena eskaintzea. Zerbitzua hobetzeko ahalegin horretan eskuratu zuten 2014an Bai Euskarari Ziurtagiria. Errotulazioa eta kartelak elebitan dituzte eta bezeroak euskaraz zein gaztelaniaz artatzen dituzte.

Denetariko haragiak saltzen dituzte: behi-haragia, txerri-haragia, ardi-haragia. Artisau erara zenbait produktu ere egiten dituzte: hanburgesak, haragi-bolak, saltxitxak, txorizoak... Etxabe harategia saritu zuen iaz Arabako Merkatarien Federazioak, euskara sustatzeagatik.

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin