Europako Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilerako nazioarteko kideek Ziurtagiriaren Elkartea bisitatu dute

goibilera.jpg

Europako Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera proiektuaren nazioarteko taldean lanean ari diren Bretainia, Eskozia, Eslovakia eta beste hainbat herrialdetako kideak Martin Ugalde Kultur Parkera gerturatu dira eta Ziurtagiriaren Elkarteko bulegoa bisitatu dute, besteak beste. Bertan, Bai Euskarari Ziurtagiria proiektuaren berri eman diegu, Ziurtagiriak dituen helburuak eta gure lan egiteko era azalduz.

Bisitan izan dira:

  1. Tove H. Malloy - European Center for Minority Issues (ECMI)
  2. Simona Skrabec - PEN International
  3. Davyth Hicks - European Language Equalty Network (ELEN)
  4. Tomasso Nodari - Unrepresented Peoples and Nations Organization (UNPO)

Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburua Fundazioak eta Euskararen Gizarte Eragileen Kontseiluak elkarlanean garatuko duten proiektua da Europako Hizkuntza Aniztasunaren Goi Bilera.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin