Mahala baserrian produktu aukera zabala dute: gaztak, jogurtak, hestebeteak... Baserriko produktu naturalei beste aukera bat erantsi diete orain: izozkiak. Eta guztia, euskaraz. Bai Euskarari Ziurtagiria du Mahalak, 'Zerbitzua euskaraz' maila, hain zuzen ere.
Mahalako Jokin Arrospideren arabera, Euskal Herria da beraien merkatua eta euskara erabiltzen dute bai diseinuan eta bai publizitatean ere: «Gure sentsibilitatea argi utzi nahi izan dugu beti».
Mahalan natura zaintzeko, kalitateko produktuak kaleratzeko eta salmentarako sare propioa erabiltzeko konpromisoak ere hartuak dituzte. Orain arte egiten dutena —behi gazta xamurra, gazta freskoa, jogurtak eta postre bereziak, txerrikiak eta izozkiak— ondo egiten jarraitu nahi dutela dio Arrospidek, eta hori dela eta momentuz ez dutela produktu gehiago ateratzeko asmorik. «Oraingoz ez dugu ezer gehiago buruan. Seguruena datozen lauzpabost urteetan ez dugu produktu berririk aterako. Produktu berriak atera baino, saltzeko era egokitu dezakegu. Garai berrietara egokitu beharko dugu. Produktu berriak ateratzea lan handia da eta orain egiten duguna ondo egiten saiatu behar gara, horretan jarraitu».
Izozkiez gain, gainontzeko produktuen salmentarekin ere pozik daude Mahalan, hala ere, merkatuaren joerei begiratzen diete: «Joerek erakusten digute produktu txikiak saltzen direla geroz eta gehiago. Jogurtekin gorantz goaz, gaztari eutsi ezinik gaude... baina merkatuko joerak horrela direla ikusten dugu, gazta gutxiago saltzen dela, eta gu horretara egokitzen ari gara».
«Zoritxarrez geroz eta abiadura handiagoan bizi gara eta eredua industria handiek ezartzen dute. Azkenean beraiek marrazten dute bidea eta guri ere eragiten digute», gaineratu du Arrospidek.
Erreportaje osoa irakur dezakezue Tolosaldeko Ataria-n.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Comentar que no hace mucho descubrí los yogures Mahala, sabor limón, por cierto que hace bastante tiempo que no hay en mi supermercado habitual los naturales, y ya no consumo otros. Pero hoy, 18 de febrero, me he encontrado dentro del yogur algo que no debería estar, parece un trozo de plástico alargado. Me he sorprendido mucho y por ello lo comento para que no ocurran estas cosas. Gracias
Arratsaldeon, mi familia y yo somos grandes consumidores de los fantasticos productos mahala. Ultimamente hemos notado que los yogures desnatados tienen un sabor extraño como a cloro,he pensado que no estaria de mas comentarlo por si se debe a algun error Eskerrik asko
Iruzkina egin