Azken urteotan jaso ditut futbolaren munduan zenbait sari, baina Bai Euskarari Laguna Saria berezia da. Ez dut uste merezi dudanik, asko direlako euskararen alde lan egiten dutenak. Futbolak badu, onerako edo txarrerako, oihartzun handia.
Jokalariei barruan daramatena ateratzeko eskatzen diegu. Euskara barruan daramagunok ere berdin egin behar dugu. Euskarak gure artean hobeto ulertzen eta komunikatzen laguntzen digu, baita aurkariari gauzak ezkutatzen ere.
Oztopoak ere badaude; nahi dugun bezala azaltzen ez digute uzten. Guretzat euskara lehen mailakoa da, primerakoa, ama hizkuntza. Egunero erabiltzen ez bada 3. mailara jaitsi daiteke, hiltzeraino. Erabili dezagun lotsatu gabe, han eta hemen, behar dugu eta.
Gaizka Garitano
Futbol entrenatzailea
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin