Markok ere BAI! esan dio euskarari

Marko-laranja.jpg

Marko marrazkilariak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu berri du, Zerbitzua euskaraz maila, hain zuzen ere. Euskal Herri osoko ehunka entitatek egin duten bezala, euskarari BAI! esan dio Markok, eta ziurtagiriarekin egiaztatzen du atxikimendu hori gizarte osoaren aurrean.

Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duela adierazteko marrazkia egin du Markok. Mila esker!

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin