Azkoitian Bai Euskarari ziurtagiria duten saltokietan erosteak saria izango du irailean: erosleen artean 200 euroko hiru erosketa txartel zozkatuko dira, ziurtagiridun dendetan gastatzeko. Zozketaren helburua da ziurtagiria bultzatzea, herriko 30 ziurtagiridun saltokiak ezagutaraztea eta denda horiek euskararen alde egiten duten ahalegina aitortzea.
Hilaren 24a bitartean, Bai Euskarari Ziurtagiria duten dendek doan banatuko dizkiete txartelak erosleei. Irailaren 25ean jendaurrean egingo da zozketa, eta irabazleek 200 euroko erosketa txartel bana eskuratuko dute, Bai Euskarari Ziurtagiria duten Azkoitiko dendetan gastatzeko. Honako dendetan banatuko dira txartelak:
ALDALUR JOSTUNDEGIA
ARANBARRI DROGERIA
ARKUPE TABERNA
ARROSPIDE OINETAKOAK
DEAN TABERNA
ELKARMEDIA S.L.
ETXANIZ AUTOESKOLA
FK KOPISTEGIA
IKASI GROUPS SOLUTIONS S.L.
ITZIAR ARRANDEGIA
ITZIAR JATETXEA
JOYERÍA GONZALO
KINTTELA ESTANKOA
KOXKA KAFETEGIA
MILAR LARRAMENDI
NHOA, AINHOA ETXANIZ ESTUDIOA
PLAZA BERRI SPORT
PRESALDE GOZOTEGIA
PSOE TABERNA
TAILETU AHOLKULARITZA-INMOBILIARIA
TRAKI HARATEGIA
URIA SULKALDEAK S.L.
ZAKELA KULTUR ELKARTEA
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin