Lansarean lan-atariaren bitartez zenbait profesional kontratatu ditu Banaiz Bagara elkarteak. Petra Elser elkarteko zuzendariak kontatu digunez, "profil bereziko" profesionalak behar zituzten eta "asko poztu" ziren Lansarean bidez "curriculum asko" jaso zituztelako. Elserren esanetan, "argi geratu da jende askok jarraitzen duela Lansarean". Lan-atarian izan duten esperientzia kontatu digu:
Zer-nolako profila bete nahi zenuten?
Identifikatu genuen zein behar genuen elkartean eta behar berezia zen. Irakasleak behar genituen, baina ez irakasle arruntak, baizik eta lan-espezialitate jakin batzuk dituzten irakasleak, lanbide bat erakutsi ahal zutenak: zaintza, ostalaritza, metalgintza... Ez zen lanpostu zehatz bat betetzeko; espezialitate ezberdineko formazio-saioak eman behar zituzten profesionalak nahi genituen.
Nolako erantzuna izan duzue?
Asko poztu ginen curriculum asko jaso genuelako eta oso ondo formatutako jendea dagoela ikusi dugulako. Gainera, formazio ona edukitzearekin batera, lanerako motibatuta igarri dugu jendea.
Argi geratu da jende askok jarraitzen duela Lansarean eta oraindik ere noizean behin jasotzen dugu curriculumen bat. Lan-poltsa bat osatzeko denez gordetzen ditugu hurrengo baterako. Lortu dugu nahi genuena; kolaboratzaileen lan-talde bat osatzea. Autonomo gisa lan egiten dute gurekin eta zentzu horretan oso esperientzia positiboa izan da.
Argazkian: Petra Elser (erdian), irakasle-taldearekin.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin