"Egun, Bihar'hitz egin euskaraz" lelopean, Mintzalasai egunak iraganen dira irailaren 21etik 27ra Biarritzen. Euskara ikusgarri eta erakargarri bilakatu nahi duen laugarren edizioak euskaraz bizitzeko abiapuntu bat izan nahi du.
Mintzalasai ekimenak laugarren edizioa ospatuko du irailaren 21etik 27ra Biarritzen. Zazpi egunez, 25 elkartek bat eginen dute euskararen erabilera sustatuko duten 70 aktibitateak antolatzeko. "Egun, Bihar'hitz egin euskaraz" lelopean, ekimenak urtean zehar euskaraz bizitzeko abiapuntu bat izan nahi du.
Mintzalasaiekin bat egiten duten 10 elkartek eskuratu dute aurten Bai Euskarari Ziurtagiria:
Hemen duzue Mintzalasai 4. edizioaren egitaraua.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin